Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak

2017-05-09

Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa "gaitzesteko" eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera "neurriz kanpoko dimentsioa" hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du "Euskalduna naiz eta zu?" saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Beñat Zarrabeitiaren eskutik.

bideoaren irudia
GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

bideoaren irudia
Gurean Gaur #M7Erabaki: "Iraultza demokratikoaren hasiera"

2017-05-07

62.000 lagunek hartu dute parte Gure Esku Dagok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan deitutako 52 herri galdeketetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatuak orain arteko hausporik handiena jaso du eta esparru sozial ezberdinetako pertsonek hartu dute parte. Hamaika Telebistak zuzeneko saioa eskaini du Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean.

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Inoizko herri galdeketarik handiena antolatu du Gure Esku Dagok maiatzaren 7an

2017-05-05

EAJ eta PPren arteko akordioak hautsak harrotu ditu euskal politikagintzan jeltzaleen eta EH Bilduren arteko tentsioa sortuz.

bideoaren irudia
Durangoko Ibaizabal ikastolan izan gara!

2017-05-05

Durangoko Ibaizabal ikastola bisitatzeko aukera izan dugu. 1999an zabaldu zituen ateak ikastolak eta egun, batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hezkuntza ez arautua eskaintzen dituzte bertan. Gainera, Errota aterpetxea eta kirol instalazioak ere badituzte. Euskalgintzan, herrigintzan, kulturgintzan... Herriarekin batera lan egiten duen eragilea da Ibaizabal.

bideoaren irudia
Erradikaltasunetik topikoak hautsiz

2017-05-05

Norberaren eta gizartearen kontraesanak argitara atera dituzte "Erradikalak gara" ikuskizunean Ane Labaka bertsoalriak eta Bea Egizabal ipuin kontalariak. Deserosotasunetik topikoak apurtu nahi izan dituzte, bertsolaritza eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldian. Ikuskizunaz luze eta zabal aritu gara biekin ArteKaleko platoan.

 

Gaurko programazioa

Goizez

08:00 Emisio amaiera
09:30 Gurean Gaur
10:00 Hamaikakoa / Harrobia
11:30 Zaindu Zaitez
12:00 Sasoi Onean
12:30 Ur eta Lur
13:00 Gurean Gaur
13:30 Hamaikakoa / Harrobia

Arratsaldez

15:00 Gurean Gaur
15:30 Hurbilean
16:30 Bizi Musika
18:00 Aizank!
18:30 Aizank!
19:00 Hamaikakoa / Harrobia
20:30 Ertzak

Gauez

21:00 Gurean Gaur
21:30 Esatea Libre
22:30 Gurean Gaur
23:00 Esatea Libre
00:00 Gurean Gaur
00:30 Esatea Libre
01:30 Gurean Gaur
02:00 Bizi Musika
03:00 Bizi Musika
04:00 Bizi Musika
05:00 Telebista 2.1
bannerra

bannerra