Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Mikel Urrutikoetxea: "Arerioari errespetua zor zaio, bereziki irabazten duzunean"


Udakoak saioan Mikel Urrutikoetxea pilotariarekin izan gara. Buruz Buruko Txapelketa Nagusia irabazi berritan, ilusioa eta umiltasuna nabari zaizkio Zaratamoko aurrelariari. Finalaz, txapelaz, eta beste hainbat kontuz aritu gara Urrutirekin.


Kultura

Mendialdea eta kosta uztartzen ditu Hondarribiak. Txingudi bailarako herriaren ondare historiko eta naturala aberatsa da oso. Guadalupe, hirigune historikoa, Agroaldea, azoka, portua, gastroteka, ... Asko dira bisitatu eta ezagutu beharreko gune zein egitasmoak. Horien bilduma egin dugu Hondarribiko udalaren eskutik.


Kultura

Euskaldunon Egunkariari laguntzeko sortu zuten Hor dago! Abante konpartsa. Hogeita hiru urte beteko ditu aurten. Bilboko Aste Nagusirako hilabete luze falta den arren, prestaketa lanetan dabiltza eta beraiekin izan gara.

Udakoak

Euskara ikasgeletatik aisialdira ateratzeko asmoz, "Oporretan Euskaraz" udalekuak antolatu ditu beste behin ere Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Guztira 890 haur ari dira parte hartzen hiriko auzo gehienetara zabaldu duten ekimenean. Besteak beste, pilota ekintzak dira aurtengo berrikuntzetako bat. Karmelo Balda pilotalekuan izan gara begirale eta haurrekin.


Kultura

Udakoak saioaren Zirt edo Zart atalean, hiru erreportaje bildu ditugu. Hondarribiko ondare historiko eta naturala ezagutu dugu. Bilboko Hor dago! Abante konpartsaren ibilbidea errepasatu dugu kide baten eskutik. Eta azkenik, Donostiako "Oporretan Euskaraz" udalekuen ekintzak bertatik bertara ikusi ditugu, haurrekin hitz egitearekin batera.