Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Bea Ilardia: "Zaintza partekatuaren aldaketa nahian, etxebizitzaren likidazioa da benetan gakoa"


Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Bea Ilardia abokatua izan dugu. Kidetzak proposatzen duen zaintza partekatuaren erreforma polemikoaz hitz egin dugu berarekin. Ilardiaren arabera, emakumearen egoera okertuko luke eraldaketak, zergaitiak aztertu ditugu elkarrizketan.


Kultura

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Da disko berria du esku artean Zea Mays taldeak. Bilbotarren lanak 13 kantu biltzen ditu. Taldekideen esanetan behar beharrezko kantak guztiak ere. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: azaroaren 25ean kolore morez bete ditzagun Euskal Herriko kaleak, Euskal Zine eta Bideo Bilera, euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra, Komikizaleen paradisua Getxoko Komiki Azokan, Erandion azaroak kulturalak dira, Bertso txapelketa nagusiko finala geroz eta gertuago, 50 kontzertu ikusteko aukea Barakaldoko BECen BIME jaialdiaren eskutik, Big Affair disko berria kaleratu du Gernikako Audience taldeak, 30 urtetako ibilbidearen ostean dator Barricada taldearen agurra.


Euskal Egitura

Euskal Herriko gazteen ihesaz azterketa egin dugu. Zenbat dira atzerrira joaten direnak ikastera edo lan egitera eta zeintzuk bueltatzen direnak? Joandako berak dira etorritakoak? Elkarrizketaren atalean, hitzordua Mario Zapata ikerlariarekin egin dugu, “Aniztasunaren Gida” proiektua ezagutzeko. Aniztasunaren gidaren baitan, jatorri eta kultura-identitatearen inguruan antolaturiko eragileak aurkitu daitezke. Paperezko zein on-line argitalpenean, 1.000 eragiletik gora daude bilduta, udalerriz udalerri Euskal Herri osorako.

Politika

Frankismoko desagerpenak,  Yolanda Barcinari tartak botatzea egotzita egindako epaiketa eta 'Ateak Ireki'  webgunearen itxiera izan ditugu hizpide. Andoni Unzalu (PSE-EE), Niko Moreno (EH Bildu) eta Amaia Arregi (EAJ) izan ditugu gonbidatu gisa.


Oholtzapea

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren bigarren atalean, Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Gorka Azkaraterekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Aitor Sarriegi bertsolaria izan dugu. Oiartzungo finalaurrekoak puntu gehien batu zituena da.