Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Pi.L.T. inoiz baino biziago


Urtarrilean iragarri zuen Pi.L.T taldeak itzulera bira egingo zuela. Oihartzun itzela izan zuen albisteak eta kontzertu horietako lau pasata etorri zaigu ArteKalera Rafa Rueda musikaria. Orain arteko emanaldiez, iraganeko oroitzapenez eta beste hainbat kontuz aritu gara berarekin.


Artekale

'Hozkailua' du izena Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berriak. Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonistek umore beltzezko antzezlan honen inguruko gakoak eman dizkigute. Adiskidetasuna ardatz duen road movie honek Euskal Herri osoa zeharkatuko du oholtzaz oholtza.


Kultura

Astero legez, kultur agenda arakatu dugu zuentzako proposamen bila, eta baita hainbat topatu ere. Aukeratzea ez zaizue erraza egingo: zinema estreinaldia, Ruper Ordorikaren kontzertua, 'Erradikalak gara' ikuskizuna, LemoaKUSTIKfest, Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa...

Artekale

Iruñeko Ziudadelan izan gara, Javier Valverde artista donostiarraren erakusketan. Hiru hamarkadatik gorako ibilbidea biltzen duten piezak egongo dira bertan ikusgai. Euskal Herriko paisai mota ezberdinak margotu ditu horietan.


Kultura

Musika, antzerkia eta pintura. Gaurko ArteKale saioan landuko ditugun gaiak dira horiek, besteak beste. PiLT musika talde mitikoaren itzulera biraz hitz egin digu Rafa Ruedak. Gainera, Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berria ezagutuko dugu. 'Hozkailua' du izena eta Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreak ditu protagonista. Javier Valverde artistaren erakusketa ere bisitatu dugu Iruñeko Ziudadelan. Horrez gain, betiko legez, asteburuko agenda. On egin!

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra