Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Ikastolen alde, jaia eta aldarrikapena

2017-05-26

Maiatzean eta ekainean Ibilaldia eta Araba Euskaraz ospatuko dira. ArteKalen, jaiaz, euskaraz eta aldarrikapenez aritu gara solasean horietako ordezkariekin. Aurten, maiatzaren 28an ospatuko da Ibilaldia Mungian, Larramendi ikastolak antolatuta, eta ekainaren 18an, Araba Euskaraz, Bastidan.

bideoaren irudia
Asteburu honetan ospatuko da Harrapazank lehiaketaren finala

2017-05-05

Bilboko Udalak antolatzen duen Harrapazank egitasmoak, gazteen artean euskararen erabilera eta motibazioa sustatzea du helburu. Entseguak eta casting probak egiten hiru hilabete eman ondoren, asteburu honetan amaierara helduko da Harrapazank lehiaketaren XII. edizioa.

bideoaren irudia
Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon

2017-04-27

Donostiako Intxaurrondo auzoan antolatutako "Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon" ekitaldian izan ginen.

bideoaren irudia
Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur

2017-04-11

Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.

bideoaren irudia
Hitzarmena sinatu dute Hamaika Telebista eta Korrikako arduradunek

2017-03-14

Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.

bideoaren irudia
Galdeketaun lehiaketaren sariak banatu dituzte

2017-02-17

12 eta 17 urte arteko ia 200 jokalari izan ditu aurtengo Galdeketaun lehiaketak. Gazteek euskaraz jolastea du helburu Bilboko Udalak, Nontzeberri atariak eta Bilboko Itsas Museoak antolatzen duten proposamen honek. Udaletxeko Arabiar aretoan izan da sari banaketa, eta irabazleek sakeleko telefonoak eta tabletak eskuratu dituzte.