Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Yogurinha Borova bueltan da, maitasunez beterik

2017-03-24

Kamaleonikoa da, eroa, harrigarria... Yogurinha Borova etorri zaigu bisitan asteon ArteKalen. 'Poliamor' disko berria aurkeztu digu eta bere ibilbideaz, abesti berriez eta beste hainbat kontutaz aritu gara solasean berarekin barre artean.

bideoaren irudia
Badator laugarren Lekuek

2017-03-10

"Musika zaletasunetik" abiatuta, jada Lekuek jaialdiaren laugarren edizioa da aurtengoa. Kontzertuak, tailerrak, erakusketak, zine kluba... Gernikako txoko guztiak hartuko ditu Lekuek jaialdiak martxoaren 11tik 19ra.

bideoaren irudia
Sortzaile hasiberriei bultzada

2017-03-10

Artista hasiberriei kultur esparruan tartea egiteko helburuarekin Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 aurkeztu dute Donostian. Urte osoan zehar 42 saio antolatuko dira Gipuzkoako hainbat herritan.

bideoaren irudia
'Kintsukoroi', Maria Riveroren arrakalak agerian

2017-03-03
Musikaren munduan urteak daramatzan arren, 'Kintsukoroi' da Maria Riveroren bakarkako lehen lana. Proiektu "bizia" eta "pertsonala" dela azaldu digu musikariak, eta jada sarean entzungai daude bere sorkuntzetako batzuk.
 
bideoaren irudia
Presoen eskubideen aldeko aldarria oholtza gainean

2017-02-10

40 minutu rock elkartasun jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta beste behin euskal presoen eskubideen aldeko aldarriz beteko da Durangoko Landako gunea. Otsailaren 18an hamabi musika talde arituko dira oholtza gainean eta jaialdia prestatzen ari den bolondresetako batekin aritu gara, azken egunetako prestaketez.

bideoaren irudia
Made in Mungia da "Bertso guztien habia" diskoa

2017-02-03

"Bertso guztien habia" izeneko diskoa grabatu dute Mungiako Taket Bertso Eskolako kideek, Mungialdeko musikari eta taldeekin batera. Itziarren Semeak, Kherau, Belako, Taberna ibiltaria...Bederatzi kanta sortu dituzte elkarlan honetan.