Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ElkarRekin / Laguntza, nonahi

ElkarRekin / Laguntza, nonahi

Aste honetan, lau elkarteren esperientzia jaso dugu. Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoan aritzen den Maite Gonzalez boluntarioarekin izango gara lehenik. Ondoren, Gipuzkoako Elikagai Bankua Antton Arrutirekin ezagutuko dugu. Amaitzeko, Errenteriako etxebizitza sozialen egitasmoa jaso eta SOS Arrazakerian egiten duten lana bilduko dugu.


ELKARREKIN

 

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Horretan laguntzen duten harrera familiak ezagutuko ditugu.

Gaurko bigarren erreportajean Irati Jimenezekin izanen gara. Zuzenbidea ikasten ari zela Salhaketa elkartea ezagutu, eta geroztik bertan aritzen da presoen eskubideen alde borrokan.

 


Gizartea

Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. Barrura sartuko gara gaur.

Gaurko bigarren erreportajean, suhiltzaileen lana barrutik ezagutzeko aukera izango dugu., Berako suhiltzaile boluntarioak dira Jesus Aguirre eta Juan Ramon Pikabea. Haiei esker euren lanaren sekreto guztiak jakingo ditugu.


Gizartea

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Horretan laguntzen duten harrera familiak ezagutuko ditugu.

Gaurko bigarren erreportajean Irati Jimenezekin izanen gara. Zuzenbidea ikasten ari zela Salhaketa elkartea ezagutu, eta geroztik bertan aritzen da presoen eskubideen alde borrokan.


ELKARREKIN

Lehenengo erreportajean Gunea izeneko egitasmoa ezagutuko dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritza Nagusiak eta Mugimendu Feministak lortu zituzten akordioen emaitza. 

Horrez gain, Larrialdi Umanitarioetarako Nafarroako Suhiltzaile taldea ezagutuko dugu. Greziako errefuxiatuak laguntzen aritu dira bertako kide diren Jokin Esparza eta Santi Gonzalez suhiltzaileak, eta Tania Camino psikologa.