Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

'Elkarrekin esnatzeko ordua', Kirmen Uriberen nobela berria

'Elkarrekin esnatzeko ordua', Kirmen Uriberen nobela berria

Bikote baten erretratuaren bidez, Euskal Herriaren XX. mendeko urte zentralen istorio bat kontatu du Kirmen Uribe idazle ondarroarrak bere azken lanean. Karmele Urresti eta Txomin Letamendi euskal erbesteratu eta aktibista politikoen bizitzak nobelatu ditu "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberrian. Lanak 111 Akademiaren Saria jaso berri du.
 

Artekale

La Taller Bilboko arte galeria eta tailerraren hedapena da "Erredakzioa" egitasmoa. Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako aldizkari ilustratuen antzeko lana sortu nahi dute. Tania Arriaga, egitasmoaren zuzendariak kontatu digunez, ekainaren amaieran argitaratuko dute lehen alea, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen lanekin.


Ikuskizunak

Jauzien sistema koreografikotik dago sortua 'Xihiko', Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren historian oinarritzen da lana. Maiatzaren 26an, Errenterian egongo da ikusgai, Dantzarte zikloan.


Musika

Urtarrilean iragarri zuen Pi.L.T taldeak itzulera bira egingo zuela. Oihartzun itzela izan zuen albisteak eta kontzertu horietako lau pasata etorri zaigu ArteKalera Rafa Rueda musikaria. Orain arteko emanaldiez, iraganeko oroitzapenez eta beste hainbat kontuz aritu gara berarekin.


Artekale

'Hozkailua' du izena Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berriak. Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonistek umore beltzezko antzezlan honen inguruko gakoak eman dizkigute. Adiskidetasuna ardatz duen road movie honek Euskal Herri osoa zeharkatuko du oholtzaz oholtza.