Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Julen Kaltzadarekin solasean, zoro zoragarrietako bat

Julen Kaltzadarekin solasean, zoro zoragarrietako bat

Korrika Donostiara heldu da, Tolosaldeko, Hernanialdeko edo Oarsoaldeko hainbat herri zeharkatu ondoren. Santiagoko zubian, euskalgintza eta instituzioetako ordezkariek mugarik gabeko hizkuntza eta herria irudikatu zuten. Gauez, aldiz, Juan Gorritik edo Gorka Urbizuk eraman zuten testigua. Zuzeneko saio berezian, Zuriñe Yarrituren eskutik, Patxi Gaztelumendi kazetaria eta Julen Kaltzada, Korrika sortu zuen zoro zoragarrietako bat izan genituen.


Gurean Gaur

EAJ eta PPren arteko akordioak hautsak harrotu ditu euskal politikagintzan jeltzaleen eta EH Bilduren arteko tentsioa sortuz.


Gurean Gaur

Estatuko aurrekontu orokorrak, Kupoa, Alkobendasen gertatutako hilketa matxista, Zubietako errauste plantaren inguruko analisia eta beste asteazkeneko albistegian.


Gurean Gaur

Kutxa, Osakidetza, Kaiku, Mondragon, Adegi, CAF, Laboral Kutxa, Real Sociedad, DYA, Donostiako Udala, Bera-Bera eskubaloi taldea, Eibar KE eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea batu egin dira, euskararen erabileran gipuzkoarrentzat erreferente izateko asmoz.


Gurean Gaur

Egun historikoa Baionan, ETAren armagabetzea bururaino eramanda.Milaka pertsonen babesarekin, ekitaldia egin dute Baionan.Aurretik, Bakearen Artisauek, Nazioarteko Bitartekarien laguntzarekin, armategien koordenadak Frantziako gobernuaren esku utzi zituzten.Hala ere, Bakearen Artisauek nabarmendu bezala "hau ez da amaiera".Hamaika Telebistak zuzenean eskaini zuen egunak emandako guztia.