Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Yogurinha Borova bueltan da, maitasunez beterik

Yogurinha Borova bueltan da, maitasunez beterik

Kamaleonikoa da, eroa, harrigarria... Yogurinha Borova etorri zaigu bisitan asteon ArteKalen. 'Poliamor' disko berria aurkeztu digu eta bere ibilbideaz, abesti berriez eta beste hainbat kontutaz aritu gara solasean berarekin barre artean.


Artekale

La Taller Bilboko arte galeria eta tailerraren hedapena da "Erredakzioa" egitasmoa. Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako aldizkari ilustratuen antzeko lana sortu nahi dute. Tania Arriaga, egitasmoaren zuzendariak kontatu digunez, ekainaren amaieran argitaratuko dute lehen alea, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen lanekin.


Ikuskizunak

Jauzien sistema koreografikotik dago sortua 'Xihiko', Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren historian oinarritzen da lana. Maiatzaren 26an, Errenterian egongo da ikusgai, Dantzarte zikloan.


Musika

Urtarrilean iragarri zuen Pi.L.T taldeak itzulera bira egingo zuela. Oihartzun itzela izan zuen albisteak eta kontzertu horietako lau pasata etorri zaigu ArteKalera Rafa Rueda musikaria. Orain arteko emanaldiez, iraganeko oroitzapenez eta beste hainbat kontuz aritu gara berarekin.


Artekale

'Hozkailua' du izena Artedrama eta Huts Teatroaren proposamen berriak. Ander Lipus eta Patricia Urrutia protagonistek umore beltzezko antzezlan honen inguruko gakoak eman dizkigute. Adiskidetasuna ardatz duen road movie honek Euskal Herri osoa zeharkatuko du oholtzaz oholtza.