Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

30.000 lagunetik gora parte hartu dute Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketetan

30.000 lagunetik gora parte hartu dute Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketetan

Orotara 35 herritan egin dituzte kontsultak, Tolosaldea, Oarsoaldea, Hernani, Astigarraga eta Larrabetzun. Parte hartzea %24koa izan da eta Hamaika Telebistan zuzeneko kontakizuna eskaini dizuegu. Beñat Zarrabeitia platotik eta Ekhiñe Atorrasagasti eta Irati Elizalde Errenteriatik. Bertan, antolatzaileen balorazioa jaso ahal izan dugu. Erabakitzeko eskubidearen hurrengo hitzordua, apirilaren 2an, Busturialdea eta Arrigorriagan.


Bereziak

Ekainaren bederatzian hasi eta hamar eguneko jaiak ospatuko dituzte Igorren. Musika, dantza, adin guztietarako jolasak eta giro paregabea aurkitu genituen txupinazo egunean.


Gizartea

Bastidan izan gara Arabako Ikastolen jaialdian. Eguzkirako krema ondo hartuta, egun bikaina igaro dugu euskararen aldeko jaian. Bostgarren aldia da Bastida Ikastolak Araba Euskaraz antolatzen duela.


Emakumea

Ekainak 2 ostiralean, Joka dezagun plazan! ekimena egin zen Hernanin Kirola eta Berdintasun Sailek elkarlanean sustatuta. Ekimen honen helburua emakumeak kalean duen presentzia, oro har, eta emakume kirolariarena, bereziki, handitzea da.


Herri mugimendua

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak milaka lagun bildu ditu Bilbon. Antolatzaileak pozik azaldu dira erantzunarekin eta auzia bide arrazionaletik jendarteratzen ari dela nabarmendu dute.