Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Jubilatutako maisu-maistrak omendu ditu Bilboko Udalak

Jubilatutako maisu-maistrak omendu ditu Bilboko Udalak

Aurten ere Bilboko Udalak 2015-2016 ikasturtean jubilatutako maisu maistrak omendu ditu. Irakasleen lana aitortu eta goraipatzeko asmoz egindako ekitaldia izan da udaletxeko Arabiar gelan ospatutakoa.


Erreportajeak

Durangoko Ibaizabal ikastola bisitatzeko aukera izan dugu. 1999an zabaldu zituen ateak ikastolak eta egun, batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hezkuntza ez arautua eskaintzen dituzte bertan. Gainera, Errota aterpetxea eta kirol instalazioak ere badituzte. Euskalgintzan, herrigintzan, kulturgintzan... Herriarekin batera lan egiten duen eragilea da Ibaizabal.


Erreportajeak

Bilboko Udalak euskararen nazioarteko egunean Ken Zazpi musika taldea omendu du musikaren arloan eta euskara gazteen artean zabaltzen egin duen lanagatik.


Erreportajeak

Gabriel Arestiren "Mailu batekin: Biola batekin" liburu proiektua aurkeztu du Bilboko Udalak, Jon Kortazar idazlearekin batera. Poeta bilbotarrak 1962an idatzitako liburua da hau, baina ez zuen lana bere horretan argitaratzerik izan. Euskaltzaindiaren artxiboan topatu dute, argitaratu gabeko bederatzi eskutitzekin batera.


Erreportajeak

Getxoko Komiki azokaren 15. edizioa izan da asteburu honetan. 60 salmenta postu egon dira bertan, besteak beste, komiki dendak, aldizkariak, fanzineak eta argitaletxeak. Komikien salmentaz gain, hitzaldiak, sinatze-txandak, aurkezpenak zein mahai-inguruak izan dituzte komiki zaleek Areetako Geltokia plazan. Aurten, gainera, Horacio Altuna eta Jose Ibarrola artistak omendu dituzte.