Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Feminismoa zorrozteko borroka, kalera

Feminismoa zorrozteko borroka, kalera

"Basakeria heteropatriarkalaren kontra, feminismoa zorroztu" lelopean irten dira kalera herritarrak Bilbon, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Baionan. Donostian, Sara Majarenas presoari eta haren alaba Izarri babesa adierazi diete.


Bereziak

Korrika Erandio Goikoan.


Bereziak

Dena prest dugu: Korrika zuzenean eskainiko dizuegu, uneoro, eta iluntzean, 21:00etan, Gurean Gaur Korrika saio berezian borobilduko dizuegu egunak emandako onena. Korrika jarraitu nahi baduzue, baduzue non.


Bereziak

Orotara 35 herritan egin dituzte kontsultak, Tolosaldea, Oarsoaldea, Hernani, Astigarraga eta Larrabetzun. Parte hartzea %24koa izan da eta Hamaika Telebistan zuzeneko kontakizuna eskaini dizuegu. Beñat Zarrabeitia platotik eta Ekhiñe Atorrasagasti eta Irati Elizalde Errenteriatik. Bertan, antolatzaileen balorazioa jaso ahal izan dugu. Erabakitzeko eskubidearen hurrengo hitzordua, apirilaren 2an, Busturialdea eta Arrigorriagan.


Politika

Capraboko langileei babesa adierazi eta etxeko langileen egoera salatu eta lan eskubideak aldarrikatu dituzte Iruñean, martxoak 8ko elkarretaratzean.