Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Bat-Batean | Aimar Karrikarekin izan gara

Bat-Batean | Aimar Karrikarekin izan gara

Aimar Karrika izan da Nafarroako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortzen lehena. Berarekin izan gara, eta azaroan Legution egindako bertso saioaren onena jaso dugu.


Kultura

Ekainaren 3an Markinan jokatu zen Bizkaiko taldekako txapelketaren finala. Iurretako Bertso Taldie, Abadiñoko Koipelustre´s, eta Markinako Akerbeltzen Antxumak taldeak aritu ziren nor baino nor. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Ekainaren 4an, Donostiako Altza auzoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu aritu ziren bertsotan. Euriak ere ez zuen zapuztu jaialdia; plaza ondoko arkupeetan egin zuten saioa. Bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Kultura

Maiatzaren 27an jokatu zen Azpeitian Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren finala. Karidadeko benta eta Am…ona taldeak aritu ziren nor baino nor 700 lagun ingururen aurrean. Finalaren bertsoaldi onenak jaso ditugu. Bestalde, maiatzaren 20an Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes aritu ziren bertsotan Santutxuko Karmelo plazan, eta saio haren onena ere jaso dugu.


Kultura

Maiatzaren 21ean Biriatuko ikastolaren aldeko bertso saioa egin zuten herriko pilotalekuan. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren bertsotan berrehun bat entzuleren aurrean. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.