Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Hamaika Donostia

2.007an eratu zen Donostialdeko Ikus-entzunezkoak S.A. Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen eskutik, eta urte berean eskuratu zuen LTDaren Donostialdea eta Buruntzaldeako emisio lizentzia.

2.010ean jarri genuen abian Hamaika Donostia Telebistaren emisioa. Hamaikaren eta Euskarako Toki Telebisten edukiekin hasieran, eta horiek ekoizpen propioarekin uztartuz  gaur gaurkoz.

2.010eko maiatza geroztik dugu abian enpresaren erronkei aurre egiteko kapital handitze kanpaina, eta hurbildu zaizkigu jada 630 akziodun berri. Irekia dugu oraindik kapital biltzea eta edonork eskura ditzake akzioak estekatutako dokumentua hau osatu eta idazkaritza@hamaika.tv helbidera igorriz.

Hamaika Sarearen parte da Hamaika Donostia Telebista. Gure ekoizpen propioa eskaintzen diogu sareari, eta  sarearen ekoizpenekin osatzen dugu 24 orduko emisioa.

Donostialdea eta Buruntzaldeaz gain, Oarso-Bidasoa demarkazioan ari da baita ere Hamaika Donostiak emisioa eskaintzen.

Gipuzkoarrekin bat egin nahi du ekarpen hori Hamaika Donostiak, gizarte eragile eta norbanakoen parte-hartzea eta elkarkidetza bilatu nahi dugu, gure telebista etxeko telebista izan dadin.