Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Nafarroan 11 pertsona atxilotu dituzte indarkeria eta sexu erasoak egotzita

Berria: gizartea - lr., 2017-04-22 12:43
Azken astean 11 gizonezko atxilotu dituzte Nafarroako hainbat herritar indarkeria matxista eta sexu erasoa egotzita. 16 eta 51 urte bitartekoak dira atxilotuak. Funesen 28 urteko gizonezko bat atzeman zuten bikotekideari eta alabari tratu txarrak eragitea egotzita. Familiari jotzea leporatu diote Cortesen atxilotutako 34 urteko gizonari ere. Azken horri urruntze agindua urratzea eta segurtasun ...
Kategoriak: Aktualitatea

Michele Scarponi txirrindularia hil da, auto batek harrapatuta

Berria: kirola - lr., 2017-04-22 11:04
Filottranon gertatu da, Italian. Michele Scarponi, Astana taldeko txirrindularia, entrenatzen ari zen bidegurutze batean furgoneta batek harrpatu duenean. Anbulantzia eta larrialdi zerbitzuak berehala heldu dira istripua izan den tokira, biana ezin izan dute ezer egin 37 urteko kirolaria suspertzeko. Tokian bertan hil da. Eskalatzailea zen Scarponi eta Astanak lidertzarako aukeratua zuen bi ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Entrenatzen ari zela kamioi batek harrapatu eta hil egin da Scarponi txirrindularia

naiz.info - lr., 2017-04-22 10:15
Michele Scarponi, Astana taldeko 37 urteko txirrindulari italiarra, hil egin da entrenatzen ari zela kamioi batek harrapatu ostean. Giroko irabazlea 2011n, Italiako itzulia lehiatzera itzultzeko prestaketa lanetan zebilen murgilduta.
Kategoriak: Aktualitatea

Ez IRA, ez eta GRAPO ere

naiz.info - lr., 2017-04-22 09:30
Kategoriak: Aktualitatea

Presidentetzarako bozak, zalantzazko emaitza

naiz.info - lr., 2017-04-22 09:10
Igandean, apirilaren 23an, lehendakaritzako hauteskundeen lehen itzulia iraganen da Estatu frantsesean. Hamaika hautagaietariko bi soilik bigarren itzulira pasako dira. Aurten, polemikaz jositako kanpaina dela eta, emaitza aurreratzea ausartzen direnak gutxi batzuk dira. Oraindik gutxiago ostegun arratsean Pariseko Champs-Elysée etorbidean izandako atentatuaren ondotik.
Kategoriak: Aktualitatea

Iraultza dantza taldeak sustatua, ateak ireki ditu Errenterian Jantzien Zentroak

naiz.info - lr., 2017-04-22 07:40
Historiaren bidez jantzien garapena ulertu, edo jantzien garapenaren bidez Historia ezagutu. Batzuetan zaila da argitzea zer izan zen kausa eta zein ondorio. Errenteriako Jantzien Zentroak gako batzuk eta bitxikeria ugari uzten ditu agerian orain Iraultza dantza taldeak Kapitain Etxean biluztu duen arropa bilduma pribatuari esker.
Kategoriak: Aktualitatea

Israelgo ministro batek uharte artifizial bat eraiki nahi du Gaza hiriaren parean

naiz.info - lr., 2017-04-22 07:35
Israelgo lehen ministro kargura iritsi nahi duen Yisrael Katz ministroak uharte artifizial bat eraiki nahi du Gaza hiriaren parean. Bere proposamenak garbi uzten du potentzia okupatzaileak ez duela palestinarrekin gauza handirik adosteko asmorik eta israeldarren segurtasuna dela bertako politikarien lehentasun bakarra.
Kategoriak: Aktualitatea

«Egun, ondo egiteak baino garrantzi handiagoa du ondo komunikatzeak»

naiz.info - lr., 2017-04-22 07:30
Irratia pasioa du Iturbek (Alegia, 1964). Euskadi Irratiko «Arratsean» saioan daramatzan hamabost urteetan euskal sortzaile gehienak ezagutu ditu eta ez du horienganako miresmena ezkutatzen; oraindik harritzeko gaitasunik baduela gogoraraztea eskertzen die.
Kategoriak: Aktualitatea
Gaikakoa

Oionen jantokia egiteko erabiliko dute Gasteizen bildutako dirua

A.Azkue, 2015-06-14

Oiongo San Bizente ikastolak festatik lortutako diruarekin zenbait helburu bete nahi ditu, hauen artean azpiegiturak hobetzea. 2009. urtean abiarazi zituzten jantoki berria egiteko lanak baina oraindik ere ez dituzte bukatu. Lortutako dirua horretarako erabili nahi dutela kontatu digute.

 

Oiongo hamar elkarte omendu ditu Araba Euskarazek

A.Zabala, 2015-06-14

Euskararen alde lanean dabiltzan hamar elkarte omendu dituzte Araba Euskaraz festan. Normalizazio prozesuan Arabako Errioxan egiten duten lana goraipatu dute.

 
Gizartea

Gasteiz Oion izan da Araba Euskaraz festaren egunean

A.Zabala, 2015-06-14

"Piztu Euskara" lemapean ospatu da Gasteizen Araba Euskaraz festa. Oiongo San Bizente ikastolak antolatu du aurtengo ekitaldia.

 
Kultura

Lanbide Heziketa euskalduntzearen garrantziaz mintzatu dira

A.Zabala, 2015-05-31

Bilbon euskarazko Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe bakarra da Harrobia eskola. Lan munduan euskara indartu eta lanbide heziketa euskalduntzearen garrantzia aldarrikatu dute bertaratutako politikari eta eragileek.

 
Gizartea

Hezkuntza lege berria martxan jartzeko eskatu du Ikastolen Elkarteak

A.Zabala, 2015-05-31

Bilboko Ibilaldian aldarrikapenerako mezuak ere izan ziren. Koldo Telitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, hezkuntza lege berria egiten hasteko garaia dela azpimarratu zuen.

 
Gizartea

Lanbide Heziketaren osasunaz, ikasle eta enpresariekin

A.Zabala, 2015-05-31

Harrobia ikastola Bilbon euskarazko Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe bakarra da. Ikastetxea ezagutu dugu, ikasle, irakasle eta zuzendariarekin batera.