Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Pere Tapias kantagile katalana zendu da, 70 urterekin, gibeleko gaitzak jota

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
MUSIKA. Joan Cullel i Xarau zuen izena, baina senide batena hautatu zuen izen artistiko modura: Pere Tapias. Ostiraletik larunbaterako gauean zendu zen kantagile, gastronomo eta irrati esataria, 70 urte zituela, gibeleko gaitzari aurre egin izanda. Bere kantuetan ironia, satira, kritika soziala nahasten zituen, eta katalanez abesteko hautua egin zuen frankismoaren garaian.
Kategoriak: Aktualitatea

Dantzertik bihar zabalduko du sarbide probetan izena emateko epea

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
ARTE ESZENIKOAK. Bihar irekiko du Dantzerti Eskolak sarbide probetan izena emateko epea, eta maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik. Izen emateak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan egin ahal izango dira. Ekainean egingo dira bai dantzarako eta bai arte dramatikorako hautaketa probak.
Kategoriak: Aktualitatea

EZJAKINTASUNA AZKEN UNERA ARTE

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
Gaur gauean bi baino ez dira geldituko, 11 artean, eta nehoiz baino ezjakintasun handiagoa dago bi horiek zein izanen ote diren. Inkesten arabera, hauexek dute aukera gehien: Marine Le Pen FN Fronte Nazionaleko hautagaiak, François Fillon LR Errepublikanoak alderdikoak, Emmanuel Macron Martxan mugimendu berriko buruak eta Jean Luc Melenchon Frantzia Intsumisoa mugimendukoak; baina edozer ...
Kategoriak: Aktualitatea

Errepublika «bideratzeko» ideiak

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
Marine Le Pen FN Fronte NazionalaErakundeak Zazpi urtera luzatu presidentearen agintaldia —ezingo litzateke berriz aurkeztu—. Proportzionaltasun sistema ezarri boz guztietan. Diputatu eta senatari kopurua murriztu: 577tik 300era, eta 348tik 200era, hurrenez hurren. Atzerritarrek boto eskubiderik ez dute izango. Eskualdeak kendu. «Lehentasun nazionala» Konstituzioan sartu: ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eragileen boza, karrikan

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
Hurbiletik erreparatu badituzte ere, Ipar Euskal Herriko eragile gehienek ez dute zuzenean parte hartu Frantziako hauteskunde kanpainan. Bizi, Euskal Konfederazioa, Bake Bidea eta Les Bascos antolakundeetako ordezkarien iritzia bildu du BERRIAk.ANAIZ AGIRRE - BIZI! «Elkartasun izpiritua atxikitzea da gure lehentasuna»«Politikoki independenteak izanda ere, gai politikoak lantzen ditu Bizik, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Talibanek 140 soldadu hil dituzte, eta gobernuaren gabeziak azaleratu

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
Orain bi urte hartu zuen Afganistango armadak herrialdearen kontrol ia guztia; NATOk 2015eko urtarrilean eman zuen bukatutzat misioa, eta pixkaka utzi zizkion ardurak Kabuli. Baina agerian geratu da Afganistango Gobernua ez dela gai herrialdea osoan agintzeko: talibanak lurraldea atxikiz joan dira, eta EI Estatu Islamikoa ere hedatu da herrialdera. Base militarrak defendatzeko ere segurtasun ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eskuin muturrari aurre egin diote Alemanian

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
KOLONIA. AfD Alemaniako alderdiak kongresu federala egin du Kolonian, eta herritarrek eta klase politikoak alderdiarekiko mespretxua erakutsi dute. «Haien lelo eskuindarrak paseatzen dituzte, eta gero labana ateratzen dute», salatu du Koloniako alkate Henriette Rekerrrek.
Kategoriak: Aktualitatea

Iheslari gehiago Mosulen, armadak aurrera egin ahala

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
BAGDAD. Irakeko armada pixkanaka baina etenik gabe ari da aurrera egiten Mosulen. Halere, borrokengatik egunero ehunka lagunek ihes egin behar izaten dute etxetik. Atzo, armadak jakinarazi zuen Mosul mendebaldeko beste bi auzune berreskuratu dituela. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Arpilatzeetan hildakoak omendu ditu oposizioak

Berria: mundua - duela 17 ordu 45 min
CARACAS. Venezuelako manifestazioan hildakoak omentzeko gotzainaren egoitzarako martxa baimendu du Poliziak. Ostiral gauean, hamabi manifestari hil ziren protestetan eragindako istilu eta arpilatzeetan.
Kategoriak: Aktualitatea

Nafarroako zonbiaren iruzurra

Berria: ekonomia - duela 17 ordu 45 min
1 Hildako bizidunak daude Euskal Herrian? Nafarroan, behintzat, bat harrapatu du Generali aseguru etxeak.2 Hara! Eta Mariano Rajoyren gobernuak asteon esan du ez daukala protokolorik balizko «zonbien apokalipsi» baterako. Compromiseko Carles Mulet senatariak Espainiako Gobernuari galdera igorri zion ea zer egingo ote zuen zonbien apokalipsi bat gertatuko balitz. Salaketa galdera bat zen, ...
Kategoriak: Aktualitatea

OTSOAK EZ DU BOTA EGURREZKO ETXEA

Berria: ekonomia - duela 17 ordu 45 min
Bost solairuko egurrezko eraikina; babes ofizialekoa; guztira, 65 etxebizitza. Ez da soilik paperak eusten duen proiektua, lurraren gainean eraikitzen ari diren errealitatea baizik. Hondarribian dago, eta bukatzen denean Europa hegoaldeko egurrezko etxebizitza eraikin altuena izango da. Eraikitzeko gai gisa izaten ari den bigarren aukeraren eskutik, egurra lortzen ari den susperraldiaren adibide ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gorrotoak aienatzeko tresna

Berria: gizartea - duela 17 ordu 45 min
Zientzia eta teknologiaren garapena liskarrekin lotua egon da maiz. Ezaguna da eguneroko bizitzan erabiltzen diren hainbat teknologia gerrarako garatuak izan zirela: GPSa, Internet, radarrak, energia nuklearra... Zerrenda luzea da. Zientzialarien arteko desadostasunak ere nabariak izan dira historian. Baina kontrako bidea ere jorratu dute sarritan. Izan ere, ideologia eta jatorri ezberdineko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Legeari izkin eginda joan da falangista

Berria: gizartea - duela 17 ordu 45 min
Ohean hil da. Jose Utrera Molina ministro frankista ohia oporretako etxean zegoen, Nerjan (Malaga, Espainia), bihotza gelditu zaionean. 1971tik 1974ra, Etxebizitza ministro izan zen, eta Carrero Blanco hil ostean, Mugimenduaren idazkari nagusi izendatu zuten. Falangista sutsua izan zen bere azken hatsa eman arte, eta Memoria Historikoaren Legea gogor kritikatu zuen. 2014an, haren kontrako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Industria militarra salatzeko, bizikleta martxa egin dute

Berria: gizartea - duela 17 ordu 45 min
BILBO. Dozenaka lagunek bizikleta martxa bat egin zuten atzo goizean Bizkaian, industria militarraren kontra. Aldundi ataritik atera ziren, eta Getxotik eta Barakaldotik pasatu, Sener eta Precicast-PCB enpresen jarduna salatzeko. Gernikako bonbardaketaren urteurrena gogoan, gerratik etekina ateratzea leporatu diete. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Sexu abusuak egin dituztelakoan, bi gizon atxilotuta

Berria: gizartea - duela 17 ordu 45 min
IRUÑEA. Adingabeei sexu abusuak egin dizkietelakoan, bi gizon atzeman ditu Foruzaingoak; bat Tuteran, 38 urteko gizon bat, 13 urteko neskato bati eraso diolakoan; bestea, Iruñean, 16 urteko mutil bat, 7 urteko lehengusinari abusuak egin dizkiolakoan. Genero indarkeria egotzita, beste bederatzi gizon atxilotu dituzte.
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bildu subjektu politiko bihurtzeko prozesua azkartu nahi du Aralarrek

Berria: politika - duela 17 ordu 45 min
Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusiak babestu egin du EH Bildu «koalizio soil izateari utzita subjektu politiko bihurtzea», eta uste du «lehenbailehen» egin behar dela hori. Aralarreko kideek batzarra egin dute Altsasun (Nafarroa). EH Bildu osatzen duten lau alderdiek hilaren hasieran hitzartu zuten «helburu transformatzailea izango duen prozesu subiranista bat» bultzatzea, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Debabarrenean, maiatzaren 7ko galderak prest

Berria: politika - duela 17 ordu 45 min
EIBAR. Gure Esku Dago dinamikak bultzatuta, estatus politikoari buruzko 51 galdeketa egingo dituzte bi aste barru. Atzo, Gipuzkoako Debabarreneko galderak aurkeztu zituzten. 16 urtetik gorako 47.152 herritarrek parte har dezakete. Eibarren, hau da galdera: «Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?». Elgoibarren eta Deban: «Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?». Eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Espero dute asteazkenean argitzea Gomezen egoera

Berria: politika - duela 17 ordu 45 min
«Ondo bidean, asteazkenean eraman dezakete ospitale zibil batera [egun Parisko Pitie-Salpetriere erietxeko ziega batean dago], eta, kasurik hoberenean, Baionara ekar dezakete». Hala mintzatu zen atzo larri gaixo den Oier Gomezen aita, euskal presoarekiko elkartasun egunean, Gasteizen —besteak beste, manifestazio jendetsu bat egin zuten—. Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman ...
Kategoriak: Aktualitatea

Milaka pertsonek aldarrikatu dute Gasteizen Oier Gomezen askatasuna

naiz.info - lr., 2017-04-22 20:43
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez euskal preso politikoarekin elkartasun eguna izan dute gaur Gasteizen, eta milaka pertsona batu dira arratsaldean egin duten manifestaziora. Gomezek berak ere esker hitzak helarazi ditu: «Kriston indarra eman didate zuen animo guztiek, eta etortzen dena etortzen dela nik sutsu eta tinko segituko dut borrokan».
Kategoriak: Aktualitatea

Osasunari amaitu zaio plazeboa (2-2)

Berria: kirola - lr., 2017-04-22 20:39
Golak. 1-0: Merek (b. a., 18. min.); 2-0: Kodrok (72. min.); 2-1: Carmonak (78. min.); 2-2: Castrok (80. min.). Kito, bukatu da. Osasunak mirari bat egin eta Lehen Mailari eusteko zituen aukerak bukatu dira. Sadarren, Sporting 18. sailkatua hartu du, eta, 78. minutuan 2-0 irabazten ari zen arren, hiru puntuek ihes egin diote. Sportingek hiru minututan berdindu du partida, eta hirugarrena ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Kultura

Liburu eta disko artean ibiltzeko aukera Etxebarrin

A.Zabala, 2016-04-21

Udaberriarekin batera kultura hamabostaldia izango dute Etxebarrin. Asteburuan euskarazko liburu eta disko azoka izango dute Etxebarriko udaletxeko plazan. 2003an egin zuten estreinakoz. Asteburu osoan zehar hainbat ekimen izango dira liburuen inguruan.

 
Kultura

Cirque Mumo taldeak eta Miriam Lujuak jaso dute Harrapazank saria

A.Azkue, 2016-04-19

Iragan apirilaren 16an ospatu zen Harrapazank ekimenaren senior mailako finala. Oholtzan hamar talde ikusteko aukera izan genuen. Hiru dantzan, sei musika jotzen eta bat antzerkia egiten. Horietatik irabazleak bi izan ziren: Cirque Mumo taldea eta Miriam Lujua abeslaria. Bakoitzak 500 euroko saria jaso zuen. Epaimahaia Zuriñe Hidalgo musikariak, Natxo Montero dantzariak eta Itziar Ituño aktoreak osatu zuten. Guztira 262 gaztek eta 89 taldek parte hartu dute aurtengo edizioan.

 
Euskara

Merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du Biribilko programak

A.Azkue, 2016-04-06

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren, Bilbao Ekintza udal sozietatearen, HABEren, euskaltegien sarearen eta Bilbao Dendak elkartearen arteko lankidetzaren ondorio da Biribilko programa eta merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du. Aurten 176 izango dira honetan parte hartuko duten ikasleak eta hauek bi ikastaro motatan hartuko dute parte. Lehena euskeraz ez dakiten edo oso gutxi dakitenentzat bideratutako ikastaroa dugu eta bigarrena berriz, ahozko eta idatziko maila hobetu nahi dutenentzat.

 
Kultura

Euskararen erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bilboko udalak

A.Zabala, 2016-04-06

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak 2008an sinatu zuten elkarren arteko lehenengo lankidetza hitzarmena. Ordutik, berritzen eta eguneratzen joan dira orduan adostutakoa. Oraingoan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute agiria. Bilboko Udalak, Hezkuntza eta Euskara Sailaren bidez, 15.750 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, euskal literaturaren ikaskuntzan erabiltzeko, Bilbon euskararen erabilera bultzatzeko eta aholkularitza emateko.

 
Kultura

Burdinazko harresian karraderan mendi lasterketa

A.Zabala, 2016-03-10

Martxoaren 12an ospatuko da Burdinazko harresian karraderan mendi lasterketa. Frogaren hirugarren edizio honetan, 32 kilometroko ibilbidea bete beharko dute korrikalariek, 1.520 metroko goranzko desnibelarekin. Lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango, izan ere, kirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea du helburu.

 
Gaikakoa

Leartikerrek antolatuta Biomimetikaren inguruko jardunaldiak izango dira Markinan

L.Pereiro, 2016-03-01

Leartiker eta Azaro Fundazioak Biomimetikaren inguruko jardunaldia antolatuko dute martxoaren 3an. Naturak garatu dituen irtenbide eta estrategiak aztertu eta hauek, ingeniaritza, arkitektura eta diseinua bezalako diziplina teknologikoetan aplikatzea bilatzen du Biomimetikak. Gaian interesa duten guztiek martxoaren 3ko jardunaldiko ateak zabalik izango dituzte. Izena emateko aukera; www.leartiker.com, www.azarofundazioa.com eta 94 616 91 72 telefono zenbakian.