Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Kanporaketen trenera itzul daiteke Bilbo Basket

Berria: kirola - duela 17 ordu 45 min
SASKIBALOIA. Bilbo Basketek Joventuten pistan jokatuko du gaur (12:30), ACB ligako 28. jardunaldian. Bilboko taldea 9. da sailkapenean, kanporaketak jokatzeko eskubidea ematen duten postuetatik puntu batera, eta, Andorraren erritmoari eutsi nahi badio, gaur ezin du hutsik egin. Bamforth min hartuta dago.
Kategoriak: , Aktualitatea

Jaime Roson Caja Ruralekoak irabazi du Kroazian

Berria: kirola - duela 17 ordu 45 min
TXIRRINDULARITZA. Jaime Roson Caja Ruraleko txirrindulari espainiarrak Kroaziako Itzuliko bosgarren etapa irabazi zuen atzo. Vincenzo Nibaliri (Bahrain) hartu zion aurre hiru kideko esprintean. Orain Roson dago lider sailkapen nagusian, eta bi segundoren aldea du Nibalirekiko. Itzulia gaur bukatuko da.
Kategoriak: , Aktualitatea

Larralde-Bilbao sailkatu dira finalerako (40-25)

Berria: kirola - duela 17 ordu 45 min
TRINKETA. Peio Larraldek eta Bixintxo Bilbaok 40-25 irabazi zieten atzo Phillippe Bielle eta Ximun Lanberti binakako txapelketako bigarren finalerdian. Donibane Garaziko irabazleek Waltary Agusty eta Peio Gixandut izango dituzte aurkari txapelerako lehian. Finala hilaren 30ean jokatuko da, Baionan.
Kategoriak: , Aktualitatea

Baskoniak hirugarren postua lortzeko aukera du

Berria: kirola - duela 17 ordu 45 min
SASKIBALOIA. Baskoniak Teneriferen pistan jokatuko du gaur, ACB ligan (21:30). Irabazita, pauso ia erabakigarria emango luke hirugarren postua ziurtatzeko bidean. Bestalde, Sportando saskibaloi atariak atzo jakinarazi zuenez, Gasteizko taldea eta Andrea Bargnani kontratua etetea negoziatzen ari dira.
Kategoriak: , Aktualitatea

Angolako letren arrastoan

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Ez zituen liburu batean argitaratuak izateko idatzi. Ez zion uko egin, hala ere, liburuan emateari. Antonio Lobo Antunes (Lisboa, 1942) ofizialki idazle bihurtu aurreko idatziak dira D'este viver aqui neste papel descripto: cartas da guerra liburuan bildutako gerrako gutunak. Angolara, koloniara soldadutza egitera bidali zuten metropoliko mediku gaztea, 28 urteko Lobo Antunes hura. Soldadutza, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Berben pirotekniaz harago

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Xabier Montoiari entzun nion aspaldi ez direla gauza bera poeta eta kantuetarako letrak paratzen dituen egilea, bata bestearen baitan, edota iruntzitara, elkarkidetzan edo borrokan bizi daitezkeen sortzaileak izan arren. Ditxosozko musikaltasunaren auziaz harago, badira beste ezberdintasun batzuk ere; laburbilduz, esan liteke bi genero erabat ezberdin direla. Martxel Mariskalek, iruzkintzera ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gelditu beharrekoak

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Ana Malagon Lasai, ez da ezer gertatzen mikro-ipuin bildumarekin estreinatu zen 2014an eta, berriki, hamalau ipuinez osaturiko Gelditu zaitezte gurekin kaleratu du. Ipuin errealistak dira guztiak, eta hamarna orrialde ingurukoak ia denak.Lehenengo pertsonan kontaturikoak dira ipuin guztiak eta, halere, gehiegikeriak saihestuz, Malagonek ederki asmatu du pertsonaien ertzak hitz gutxi eta ekintza ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Hitz margotuak'

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Bi poetak —Karlos Aretxabaleta eta Mikel Manso— eta marrazkilari batek —Jon Amorrortu— sei eskutara ondutako poesia eta irudi bilduma bat da hau. Hirurak dira 1990ean jaiotakoak, eta hasieran Interneten argitaratu zituzten liburuko testu eta marrazkiak.
Kategoriak: Aktualitatea

'Goizuetako dokumentu zaharrak'

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
XIV. mendetik XX. mende hasierara arte Goizuetan jasotako agiriak bildu ditu Patziku Perurenak Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) liburuan. Goizuetan bada gizon bat (2010) eta Hilen xarma (2015) aurreko liburuen ikerketa ildoan kokatzen da lana.
Kategoriak: Aktualitatea

'Ez dok hiru'

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Oholtza gainean estreinatzearekin batera argitaratu dute Elkar argitaletxeak eta Tartean konpainiak Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana, Patxo Telleriak idatzitakoa. Kantuak entzuteko QR kodeak ere ematen ditu.
Kategoriak: Aktualitatea

Androide depresiboen itzulera

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Hamar urteko geldialdiaren ostean, Grandaddy talde estatubatuarra berriz ere bueltan da, Last Place diskoarekin. Gertakaria, taldearen aurrekariak ikusirik, berdin-berdin izan zitekeen esperotakoa zein ezustekoa. Orain dela bost urte esperotakoa izan zitekeen, taldeak zenbait kontzertu emateko berriz elkartzea erabaki zuenean. Aurrerako asmoen inguruan titulu handirik emateko asmorik gabe mintzatu...
Kategoriak: Aktualitatea

Pozoia erraietan

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Marios Iliopulos greziarraren grina azpimarratzekoa da. Musikari bikainez inguratuta abiatu zuen Nightrage taldearen abentura propioa. Sweet Vengeance estreinakoarekin askoren arreta piztu zuten, besteak beste, Tomas Lindberg abeslaria (At The Gates) eta Gus G. gitarra (Firewind, Ozzy Osbourne) zeudelako hasierako bandan. Descent into Chaos bigarren lan zitalaren ondotik etorri ziren aldaketa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pop harribitxi ezkutuak

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Musikari batzuen hautua izaten da argipetik kanpo ibiltzea. Kantu egile bikainak izan arren, hori erakusteko ahalegin berezirik ez egitea. Erik Voeks izan liteke horietako bat. 1990eko hamarkadan hiru single eta Sandbox disko luzea argitaratu zituen, power-poparen eta melodien zaleen gozagarri. Orduz geroztik eta 2012ra arte maketak grabatu zituen, eta hainbat lagunekin zuzenean jotzen segitu ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Smokescreens'

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Estatuko Meritorio Records diskoetxearen bigarren erreferentzia da AEBetako Los Angeles hirian eratutako, baina jatorriz Zeelanda Berrikoa den bikotearen grabazioa. Herrikide dituzten The Clean taldearen zein Television Personalities britainiarren diskoetatik xurgatzen du estreinako lan honek, Jon Greene (Crocodiles, Dum Dum Girls) ekoizle, bai eta bateria-jotzailearen gidaritzapean, ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Eneritz Furyak'

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Folk kantari batzuek folketik baino gehiago edaten dute rocketik, eta uste dut horixe dela Kasernarat taldeko kantari Eneritz Furyaken kasua. Melodia planoak dira, urgenteak, biluziak, edergarri gutxikoak. Diskoa abiada bizian hasten da, nahiz eta amaiera aldean pixka bat gehiago pausatzen den, eta kantariaren gitarra eta kantaera urduria dira protagonista ia bakarrak. Musikalki tosko samarra ...
Kategoriak: Aktualitatea

Francoren biloba etorri aurretik

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
Aulestiko Adel jardunaldiakObrak: Jadanik hilda, Lapur minak eta Sweeney. Lekuak: Aulestiko udal aretoa, gazte lokaleko kanpoaldea eta pilotalekua. Egunak: Apirilak 20 eta 21.Behar den moduan, Francoren bilobari gutuna-rekin amaituko dira aurtengo ADEL (Artedrama euskal laborategia) jardunaldiak, baina aurreko egunetan beste lan batzuk ikusi ditugu.Osteguneko saio bikoitza udal-aretoan hasi zen,...
Kategoriak: Aktualitatea

Etsaiakeroak taldeak astebeteko bira egingo du Kuban, maiatzean

Berria: kultura - duela 17 ordu 45 min
MUSIKA. Iazko abenduan plazaratu zuen Naufragoak lehen diskoa Lekeitioko Etsaiakeroak taldeak. Maiatzean astebeteko bira egingo du Kuban. Auo kantariak hainbat kontzertu eman izan ditu Kuban bere aurreko bi taldeekin, Etsaiakekin eta Pin Pan Pun Bandekin. Maiatzaren 2an La Habanako La Madriguera aretoan ariko dira; hilaren 4an eta 5ean, Holguin Rockmerias de Mayo jaialdian, eta hilaren 6an, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Euskara

Hitzarmena sinatu dute Hamaika Telebista eta Korrikako arduradunek

B.Gartzia, 2017-03-14

Korrika hasteko 17 egun falta direnean, Mertxe Mugika, AEKko koordinatzailea, eta Asier Amondo, Korrikako arduraduna, Hamaika Telebistako egoitzan izan dira bertako zuzendaria, Iñaki Uriarekin hitzarmena sinatzeko.

 
Politika

GUREAN GAUR 2017/03/13

B.Gartzia, 2017-03-13

Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta, lau Guardia Zibilen kontrako epaiketa, Mas, Ortega eta Rigauren kontrako ebazpena, Eskoziako bigarren erreferenduma, Athleticen asteburu ezin hobea eta beste, asteleheneko albistegian.

 
Politika

Sara Majarenas Martuteneko espetxera ekartzeko eskatu du Eneko Goia Donostiako alkateak

I.Esnaola, 2017-01-17

Eneko Goia alkateak ama-alabak Donostian elkarrekin egoteko eskaria egingo dio Espetxe Zuzendaritzari. Marian Beitialarrangoitiak (EH Bildu) borondate politiko kontua dela nabarmendu du.

 
Euskara

Merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua

N.Uriarte, 2016-10-03

Biribilko, merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua aurkeztu du Bilboko Udalak, Bilbao Dendak, HABE eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Bilboko merkataritzan euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzea du helburu. Horretarako, merkatarien behar eta ordutegietara egokitutako ikastaroak antolatu dituzte. Urriaren 13ra arte dago zabalik izen-emate epea www.biribilko.com webgunean.

 
Euskara

Martxan da Bilboko euskaltegietako matrikulazio kanpaina

L.Pereiro, 2016-08-31

2016-17 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak. "El euskera para todas las personas y para todos los días" lelopean, jendea euskaltegietan euskara ikastera animatu nahi dute, eta, batez ere, euren bizimoduan eguneroko tresna izan dadila. Bilboko Udalak diru-laguntzak eskuratzeko aukera emango die zenbait kolektibori. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da.

 
Gaikakoa

"Oinak lurrean" jardunaldiak Durangon

A.Monedero, 2016-06-07

Gaur egungo krisi sistemikoaz hausnartzeko eta dauden alternatiba desberdinak ezagutzeko asmoz, Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak "Oinak Lurrean" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, eskualdeek, lurralde garapenerako erronkak aztertu dituzte.