Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Jaurlaritzaren politika industriala "zezenak harrapatu du", EH Bilduren ustez

Berria: ekonomia - az., 2017-07-12 09:41
Eusko Jaurlaritzaren politika industriala gogor kritikatu dute, gaur goizean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Koalizio abertzaleak "herri akordio bat" eskatu du krisi industrialari aurre egiteko; Elkarrekin Podemosek, berriz, bilkura monografiko bat eskatuko du Eusko Legebiltzarrean, politika industrialaz eztabaida "serio eta lasaia" egiteko. "Zezenak behin eta berriz harrapatzen du" ...
Kategoriak: Aktualitatea

CAF indartu egingo da Erresuma Batuan, BWB Consulting erosita

Berria: ekonomia - az., 2017-07-12 09:40
"Gure negozioa dibertsifikatzeko plan anbiziotsuak ditugu, giltza eskuan ingeniaritzako gure jarduerak zabaltzeko, eta BWBk estrategia horretan rol garrantzitsua izango duela uste dugu", azaldu du Josu Imaz CAF Taldeko Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendariak. Beasaingo enpresa trengileak (Gipuzkoa) ez du zehaztu zenbat diruren truke erosi duen Britainiako ingeniaritza arloko aholkularitza ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bioaraba sortzeko hitzarmena sinatu dute, "herritarren osasuna hobetzeko"

Berria: gizartea - az., 2017-07-12 09:40
Osakidetzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIOEFek hitzarmen bat sinatu dute asteazken goizean, Gasteizen Bioaraba osasun ikerketa institutua sortzeko. Horrela, Osakidetzaren hirugarren institutua izango da Bioaraba, eta Euskadiko Osasun Ikerketako institutuen sarea osatuko du, Biodonostiarekin eta Biocrucesekin. Arabako Unibertsitate Ospitalean (AUO) kokatuko da hirugarren osasun ikerketa...
Kategoriak: Aktualitatea

Mallorcan itsasora botatako eskoriek zer erakusten digute erraustegiez?

Argia: haria - az., 2017-07-12 09:38
Mallorcako itsasoan, Palmako kaiaren zabaltze lanetan, Son Reus erraustegiko milaka tona eskoria jaurti dituztenean, horiei ateratako irudietan ekologistek erakutsi dizkigute gaizki erretako plastiko eta bestelako zaborren hondarrak.
Kategoriak: Aktualitatea

G20koen bilkuraren harira atxilotutako bilbotarra askatzeko eskatuko dute

Berria: gizartea - az., 2017-07-12 09:14
Hanburgon atxilotu zuten David Rincon bilbotarra, G20koen aurkako protesten testuinguruan, eta haren egoerarengatik kezka agertu du gaur G20koen aurkako herri plataformak, Bilboko Zirika gunean egindako prentsaurrekoan. Plataformako kideek eskatu dute Rincon berehala askatzeko: "David ez zuten Hanburgon gertatutako istilu edo ekintzetan atxilotu; lagun batzuekin afaltzen ari zela atxilotu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Turismo eredua eta gazteen prekarizazioa salatu dituzte Lekeition

Argia: haria - az., 2017-07-12 09:13
Turismo bulegoan egin dute ekintza Ernaiko gazteek, salatzeko Lekeition duten turismo ereduak gazteak lan prekarioetara daramatzala, euskararen erabilera jaistea dakarrela, kaleko zentsura dakarrela, eta alokairu altuei eta etxe hutsen zifrei begiratuta etxebizitzaren arazoa begi-bistakoa dela.
Kategoriak: Aktualitatea

Elikadura burujabetzarako gida sortu dute hainbat gaztek

Argia: haria - az., 2017-07-12 09:12
Gazteraiki topaketetatik sortutako proiektuak webgune modura hartu du itxura. Elikaduraburujabetza.eus-en topa daitezke nekazarien datuak.
Kategoriak: Aktualitatea

Arabako zenbait herrik esklerosi anizkoitzaren aurkako kanpaina hartuko dute

Alea.eus - az., 2017-07-12 09:06
Busti zaitez kanpainaren elkartasunezko igerialdia Gasteiz, Agurain, Araia, Laudio eta Aldaietako Klub Nautikoko igerilekuetan egingo da.
Kategoriak: Aktualitatea

Inoizko izozmendi handienetako bat askatu da Antartikan

Berria: mundua - az., 2017-07-12 09:05
Midas Proiektua osatzen duten zientzialariek eman dute abisua. Hiru egunen buruan 5.800 kilometro koadroko izozmendia -Arabaren azalera halako bi du- askatu da Antartikako Larsen C deituriko eremutik. Izozmendia banatzeak %12 murriztu du Antartikako Larsen C eremuaren neurria, eta adituek ohartarazi dute datozen urteetan erabat desager litekeela inguru hura, aurretik Larsen B izenekoarekin gertatu...
Kategoriak: Aktualitatea

Majarenasi hirugarren gradua eta Donostian zigorra betetzeko aukera ukatu dizkiote

Berria: politika - az., 2017-07-12 09:05
Majarenas eta haren alaba Izar Euskal Herrira gerturatzeko eskatu du Izarrekin plataformak, besteak beste, alabak ikasturtea Donostian has dezan. Majarenasen alabaren egoera salatu du prentsaurreko batean, eta "inguru egonkor eta seguru baten beharra" duela azpimarratu. Izarrekin plataformak funtsezko ikusten du haurrak ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan hastea: "Ezinbestekoa da haurrarentzat ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskararen erabilera jaitsi egin da kalean

Berria: gizartea - az., 2017-07-12 07:32
Euskara gutxiago entzuten da kalean. Hizkuntzen Erabileraren Kaleko Neurketaren zazpigarren azterketa aurkeztu du Soziolinguistika Klusterrak, eta berretsi egin du apalaldian dagoela erabilera. 2011ko ikerketak erakutsi zuen geldialdia, eta oraingoan baieztatu egin du. 1989an egin zuten lehen neurketa, eta ordutik 2006ra hazi egin zen erabilera; azken hamar urteetan, baina, beheranzko bidea hartu ...
Kategoriak: Aktualitatea

Euskararen erabilera aztergai BERRIAn

Berria: gizartea - az., 2017-07-12 07:32
Azken hamar urteetan beheranzko joera hartu du euskararen erabilerak kalean. Hala ondoriozta daiteke Soziolinguistika Klusterraren azterketak ikusita. Haren arabera, Euskal Herrian kalean hizketan entzun dituztenen %12,6 ari ziren euskaraz, 2006an baino puntu bat gutxiago. Adina erabakigarria da erabileran, hau da, zenbat eta gazteago orduan eta gehiago hitz egiten dute euskaraz. Herrialdeka, ...
Kategoriak: Aktualitatea
Kultura

Zinegoak

i.zabala, 2012-01-27

Zinegoak. Zinema Gay-Lesbo-Transexual jaialdia