Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Elkartasuna eta ilusioa

naiz.info - ig., 2017-07-30 08:50
Ilusioa eta elkartasuna dute izena Beriain guneko bi agertoki nagusiek. Hatortxu Rock jaialdiaren izaera eta biziera adierazteko bi izen ezin egokiagoak. Finean, hori da egun hauetan guztietan Lakuntzan argiki sentitzen dena.
Kategoriak: Aktualitatea

Hasi eta buka, Sky nagusi

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
Erabatekoa. Mugarik gabekoa. Halakoxea ari da izaten Sky taldearen nagusitasuna azken urteetan. Lasterketa bat begiz jotzen duenean, gupidarik gabe menperatzen du. Ezer gutxirako balio izaten dute gainontzeko taldeen ahaleginek. Britainiarren tiraniak ez baitu arrakalarik izaten. Horren lekuko izan zen, kasurako, aurtengo Frantziako Tourra. Lehenengo egunean lortu zuen maillot horia Skyk, eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Aitortza Haimar Zubeldiari, agurrean

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
Egun ezin bereziagoa izan zen atzokoa Haimar Zubeldiarentzat. Izan ere, Donostiako Klasikoan lehiatuta hartu du erretiroa txirrindulari usurbildarrak, 40 urterekin, bizitza erdia punta-puntan aritu ondoren. Klasikoa hasi baino lehen eta amaieran, merezitako aitortza egin zioten. Amaierakoa izan zen bereziki hunkigarria, aitak jarri baitzion txapela. Zubeldia «oso eskertua» azaldu zen. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Lan handiaren baitan, hutsa

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
Hogei minutuan zenbat pala kolpe ematen dizkio arraunlariak arraunari? Zenbat aldiz etzaten da, eta berriro jaiki? Zenbat bider joaten da uraren bila arraunarekin, eta zenbat aldiz uzten du? Lan mardulak dira horiek denak, zenbaki kopuru handikoak. Zer dira, bada, horien aldean hiru ehunen? Hutsaren hurrengoa; lan handiaren baitan, ezer ez.Traineru baten luzeran, zenbat da hiru ehunenen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

San Juanek ia erabakita utzi du Euskotren liga, Getxon irabazita

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
Baziren erantzun beharreko galderak atzo Getxon, Euskotren ligako bosgarren jardunaldian. Euskadiko Txapelketan sortu ziren asteartean, Hibaikak San Juani aurrea hartu eta gero. Pasaitarren erantzuna irmoa izan zen, berriz ere garaipenaren bidera itzuli baitzen atzo. Bistan da txapelketako kolpeak ez diela txarrerako eragin. Beste erantzuna Hibaikak eman behar zuen, ea gai izango ote zen bizpahiru...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bosgarren urrezko domina lortu du Ledeckyk

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
IGERIKETA. Katie Ledekcyk ikusgarri jarraitzen du Budapesten, Munduko Txapelketan. Igerilari estatubatuarrak urrea irabazi zuen atzo 800 metrokoan, txapelketako bosgarrena. Horrez gain, zilar bat ere badu. Haren herrikide Caeleb Dressel izan zen atzo beste izarra, hiru urre irabazi baitzituen arratsaldean, 50 metrokoan, 100 metro tximeletan eta 4x100 txandakako mistoan. \t\t
Kategoriak: , Aktualitatea

Lapurdik lidergoa sendotu du, Algortan nagusituta

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
ARRAUNA. Lapurdik ondo baliatu zuen atzo Algortan Hibaika eta San Juan B ez zirela aritu, eta nagusitasunez irabazi zuen. Beraz, lehen postuan sendotu da KAE 2 ligan. Gipuzkoako Ligan, berriz, Deustuk irabazi zuen estropada ez-puntuagarria, Lekeition. Han ariko dira gaur KAE 1 ligakoak.
Kategoriak: , Aktualitatea

Garbiñe Etxeberria izango da Realeko kirol zuzendaria

Berria: kirola - ig., 2017-07-30 00:00
FUTBOLA. Realak aldaketak egin ditu antolaketan. Hala, Garbiñe Etxeberria izango da aurrerantzean kirol zuzendaria. Xabi Illarreta, berriz, idazkari tekniko izango da. Azkenik, Aintzane Encinas jokalari ohiak zuzenduko ditu lan saio berezituak klubarekin hitzarmena duten taldeekin.
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Ramon Labaien politikari ohia zendu da

I.Esnaola, 2013-12-16

Pasa den larunbatean hil zen Ramon Labaien politikari ohi eta kulturzalea. 85 urte zituela zendu zen Donostia Ospitalean. Tolosan jaio zen 1928an. Gerra Zibila pairatu zuen, baita erbestea ere. Ikasketak Donostia eta Madril artean egin zituen, eta Franco ostean sartu zen politikagintzan. Donostiako alkate izan zen 1983tik 87ra bitarte, eta Frankismo osteko lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Azken urteetan Independentistak sareko kide izan zen, eta euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Gugan bego.

 
Kultura

"Gabonak Bilbon" gidan eskaintza oparoa topatuko dugu

A.Azkue, 2013-12-12

Bilboko Udalak gabon zoriontsuak opa nahi dizkie bilbotarrei nahiz kanpotik bisitan etorriko zaizkigun lagun guztiei eta horretarako eskaintza berezia prestatu du egun hauetarako. Hain zuzen, data hauetan egongo diren ekitaldien berri emateko Gabonak Bilbon gida jarri du gu guztion eskura.

 
Grebak

Incoesako langileek bilera eskatu diote Arantza Tapiari

A.Azkue, 2013-12-11

Incoesako langileek 198. greba eguna dute gaurkoan. Hilabete luze hauetan ugariak izan dira langileek burutu dituzten mobilizazioak eta protestak. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Batzar Nagusien eta beste hainbat erakunde publikoen ateak jo dituzte, afera honetan inplikatu eta dagozkien erantzunkizunak euren gain har ditzaten eskatzeko. Gaur, Eusko Jaurlaritzari zuzendu dioten mezuan, Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuari Euko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen nondik norakoak argitzeko eskatu diote.

 
Kultura

Eskerrik asko ikus-entzule Landakoenea saioarekin bat egiteagatik!

A.Azkue, 2013-12-09

Guztira lau egun, 353 nobedade eta 130 ekitalditik gora izan dira azokan. Guzti guztiak noski ezin izan digu gurean sartu baina askoren berri bai eman dizuegula. Horretarako Landako gunearen erdi erdian txoko berezia izan du Hamaika Telebistak. Eta gurekin ere Berria egunkariko lankideak. Azokaren estutasunak bukatuta balorazioak egiteko unea heldu zaigu. Baina guztiaren gainetik zuei eskarrak emateko unea dugu. Eskerrik asko pantailaren beste aldean izan zareten guztiei.

 
Politika

EAJk eta PPk akordioa egin dute Bizkaian

A.Zabala, 2013-12-09

2014ko bizkaiko foru aldundiko aurrekontuen inguruan hitzarmena egin dute jeltzaleek eta popularrek. Gaur goizean sinatuko dute hitzarmena Esther Martinezek PPren izenean eta Lorea Bilbaok EAJrenean . Lorea Bilbaok gogorazi du 2014ko aurrekontuak posible izango direla hiru alderdiren borondateari esker, izan ere lehenengo bizkaiko sozialistekin lortu zuten akordioa.

 
Kultura

Gitarren doinuaz dantzatzeko jotak Aiko taldearen eskutik

A.Zabala, 2013-12-04

Aiko taldeak Soken Dantza deituriko diskoa aurkeztu du. Alvaro Garcia taldeko gitarristak hartzen du protagonismo guztia, berak konposatu eta interpretatu baititu dantzarako 12 doinu soilik gitarra erabiliz.