Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Albisteak

Sei urteko kondena beteta, aske geratu da Adur Fernandez

naiz.info - duela 7 ordu 29 min
Adur Fernandez euskal presoa aske geratu da igande goiz honetan, sei urtetako espetxe kondena bere osotasunean bete ostean. Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten Valladolideko espetxetik atera den gaztea.
Kategoriak: Aktualitatea

Errepikatzen diren «Odiseak»

naiz.info - duela 8 ordu 59 min
36ko gerra eta egungo Siria; elkarrengandik urrun bezain gertu dauden bi errealitate. Bi historia ezberdin antzeko bi bizipen izan daitezkeela erakutsiko du «Odiseak 1937-2017» ikuskizunaren bidez Maskarada konpainiak. Oholtza gainean, Carlos Panerak idatzitako obrak lagun izango ditu Jatorki eta Soinu koruak, baita Miren Agur Meabek idatzi eta Rafa Ruedak musikatutako abestiak ere. ...
Kategoriak: Aktualitatea

Itzali kalkulagailua

Berria: kirola - duela 17 ordu 59 min
Golak. 1-0: Merek (b. a., 18. min); 2-0: Kodrok (72. min); 2-1: Carmonak (78. min); 2-2: Castrok (80. min).Epailea. Gil Manzano. Txartel horiak. Fausto eta Kenan Osasunakoei, eta Moi Gomez, Alvarez, Mere eta Burgui Sportingekoei.Bestelakoak. 16.000 ikusle Sadarren, ia bete egin zen. Abel Barriola pilotariak egin zuen ohorezko sakea.Matematikek ere kasik ez dute balio jada. Osasunazaleak itzal ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Frantziarrak, nagusi

Berria: kirola - duela 17 ordu 59 min
Ezusteko handirik ez bada, Frantziako Ligako bi taldeek jokatuko dute Txapeldunen Ligako finala: PSGk eta Lyonek. Biek ala biek ia erabakita utzi zituzten atzo finalaurreko kanporaketak, etxetik kanpo. PSGk 1-3 irabazi zion Bartzelonari, eta Lyonek emaitza beragatik Manchester Cityri. Ondo bidean, euskal jokalari bat finalean izango da: Irene Paredes (PSG). Datorren asteburuan jokatuko dira ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Europako trenera igo nahi badu, Realak ezin du hutsik egin gaur

Berria: kirola - duela 17 ordu 59 min
Realak ezin du hutsik egin Deportivoren aurka gaur, Anoetan. Datorren denboraldian Europan jokatu nahi badu, derrigorrez hiru puntuak batu beharrean dira txuri-urdinak. Sasoi osoan zehar markatutako helburua lortzeko, Anoetan sendo agertzea da lehen baldintza, eta aukera ona izango dute. Besteak beste, onbidean sartuta baita Eusebio Sacristanen taldea. Joko eta emaitza aldetik txakalaldi dezentea ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Gorriti: "Eraman gaitzak -Korrika- hazten ari den euskararen oihanera!"

B.Gartzia, 2017-04-04

Korrika 20 Juan Gorritiren etxe atarira heldu da goizaldean. Artista nafarrak, lekukoaren egileak, olerkia eskaini dio Korrikari:

"Behar batetik hazi bat sortu. Handik zuhaitza atera. Araizko gure lekuko haiz hi, gure lurraren hizkeran, hainbat urtetan korri eta korri, berriz heldu haiz etxera. Baina hi ez haiz gelditzekoa eta segi zak aurrera, eraman gaitzak, hazten ari den, oihanaren, euskararen oihanera!"

Infinituaren urdinean dagoen Remigio Mendibururi maitasunez, ni, hemen, Juan Gorriti.

 
Politika

Korrika 20 Berlinen!

B.Gartzia, 2017-04-02

Korrika Berlinera ere iritsi da!

 
Politika

Korrika 20 Madrilen!

B.Gartzia, 2017-04-01

Korrikaren hogeigarren edizioa Madrilera ere iritsi da.

 
Politika

Korrika 20 Bartzelonan!

B.Gartzia, 2017-04-01

Korrikaren hogeigarren edizioa Bartzelonara ere iritsi da.

 
Politika

GUREAN GAUR albistegia 2017/03/27

B.Gartzia, 2017-03-27

Armagabetze prozesua, Iruñeko istiluen auzia, Sinn Feinen Ipar Irlandako gobernua osatzeko negoziazioak eta beste, asteleheneko albistegian.

 
Kirola

Euskal Coaching, kirolean eta teknologia berrietan euskara sustatzeko

N.Uriarte, 2017-03-27

Euskal Coaching ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu du Bilboko Udalak Koikili Lertxundirekin batera. Kirolean eta teknologia berrietan euskara sustatzea du helburu programa honek. Bertan, puntako kirolariek tailerrak emango dituzte Bilboko hainbat ikastetxeetan, bertan euren esperientziaren inguruan hitz egingo dute. Iaz 1.200 gaztek parte hartu zuten.